XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dukesak irribarre egin eta buruaz baietz esan zion.

Jendeak uste zuen ez zuela inoiz irribarre egiten ezta burua baietz esateko mugitzen ere; baina kontua da sarri egiten zuela, nahiz eta inork ez jakin hori, printzesak izan ezik.

Hori eginik, printzesa Alizia eskaileretan behera joan zen lasterka erreginaren gelan zainketan egotera.

Sarritan egoten zen bera bakarrik zainketan; baina erreginaren gaixotasunak iraun zuen bitartean, arratsaldero erregea lagun zuela egiten zuen zaintze-lan hori.

Eta arratsaldero erregeak samindu-aurpegiarekin begiratzen zion, bere buruari galdezka zer zela eta ez zion arrain-hezurrari laguntza eskatzen.

Eta konturatzen zenean, Alizia, eskaileretan gora joaten zen lasterka berriz ere dukesari sekretua kontatzera eta gainera esaten zion: